XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orretarako, euren erlegiñoko ez diranai ostu, ta kendu, mormoiak gora igoteko ba'dok, ona dala uste joek.

- Katolikuen artean, siniskera ori odolean sartuta daukagunik ez ete dok uste?.

- Gure artean, indarra ta indarkeria, dirua ta dirukeria Jainko goratuak izan dirala, esan bearrik ez jagok.

Aundikeriaren ondorik, eliz-gizon diranak ta ez garanok ez ba'genbiz, gure sinismenak beste usain gozo bateko lorrotza itxiko leukek.

- Arlo onetan, mormoiak zintzoago dirala esango neukek.

Oneik etxuek gauza bat esan eta beste bat egiten.

- Beste zerbait oneik sinisten dabena: amairik gabeko obetzea.

Gizona, bai mundu onetan eta bai bestean, beti ei joak aurrera.

Gaur gizona zer dan, axe bera izan ei zan Jainkoa leenago.

Gaur Jainkoa zer dan, axe izango ei gara gizonok egunen baten.

- Inpernuatzaz sinisten joek?.

- Bai ta ez.

Iru maillako zerua ei dago.

Gorengo maillan, mundu onetan mormoi zintzoak izan ziranak.

Mormoi zintzoen ezaugarririk onena, amarrenak elizari ordaintzea.

- Ez jagok, orduan, euskaldun asko mormoi egiteko bildurrik.

- Idaho'ko estadu guztian, euskaldunak ona etorri ziranetik, bat egin ei da mormoi.

Bera erdi kaskoa dala entzun joat.

Ez joat nik ezagutzen Boise'n daukagun abade euskaldunak ezagutzen ei dau.

- Morroi ori nai neukek ezagutu.